XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) egoera ekonomiko eta gizartezkoa sekula baino okerragoa baita.

Skinheadek ere jazteko, orrazteko eta non ibi1i jakiteko estilo berezia garatu dute, eta hauek ere supermerkatu orokorrean topatu dute beren eskaera propioak asetuko dituen apal merkatugaiz betea.

Erosi larruzko txupa beltza eta skinheaden tribuan sar haiteke.

Alemanian faxista berriek dagoeneko bideojokoak ere asmatu omen dituzte judu imajinarioak hiltzeko - beraz, erostak/n hire nintendo/konputagailu jokoa lehenik, gero faxista berrien tribuko partaide izan hadin.

Edo euskal exenplu bat ematearren, gaur egun euskal liburuak saltzea benetako negozio bihurtu da - denok dakigu zein liburu diren.

Alabaina, euskal literatura eta hizkuntza aurrera ateratzeko 60ko hamarkadaz gero egindako gatazka politikoen heredentzia ez dute ez idazleek ezta aktibistek ere jaso, argitaletxe eta akademia pribatuetako zenbait jaun eta andereño ilunek baizik.

Geure hizkuntzaren ezaugarri bereziak defendatu nahiz euskararen tribukook azken hogei urteotan borrokatu bagara, berezitasun horiek merkatugai bihurtu dira kapitalismo orokorraren supermerkatu berrian.

Unidades alavesas / vizcaynas-etako tribu berrien atzean ere beste negozio berri bat, beste apal bat supermerkatuan erosgaiz betea: Alavesadas calentitas! Recién salidas del horno.

Eta galdetuko didazu bapatean ni ere zergatik hain arduratuta nabilen nere San Francisco maitetik munduko supermerkatu globalarekin.

Bada, neu ere lan bila nabilelako, ea unibertsitate amerikar batean hartuko nauten nere literaturkeriak irakasteko.

Eta bapatean neu ere supermerkatuko salgai bihurtu naizela konturatu naiz.